XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Foru Agindua, 879/1994 zk., azaroaren 18ko.

Aipamenezko Foru Aginduaren bitartez, hurrengoa xedatu izan da:

1. Fco. Javier Otazua Barrena Jaunak eskaturik, Arrietako udal barrutian bost etxebizitza eraikitzeko Hirigintza-Kudeaketazko Araudiaren 44.2 artikuluaren babespean Udalak izapidetua aurrikusten den baimena ematea, baimen honek ezin izango duela udal-eginbeharrik suposatu hirilurrerako eskagarriak diren zerbitzuak eskaintzeari buruz.

2. Baimen honek ez du proiektua egiteratu aurretik udal baimena lortzeko eginbeharretik salbuesten, ezta kasuko udal erabakiaren edukia aurrepaitzen ere, baimenaren baldintzen artean, kokatzen deneko onibarra, egiteko eraikinari lotuta eta, hirigintzaren ikuspegitik, Lurraren Legeko Testu Bateratuaren 258 artikuluan aurrikusten diren ondorioetarako zatiezina izaera izango duela, betebehar honekin eraso beharko delarik Jabegoaren erroldaritzan.

3. Ekainaren 26ko 1/1992 Erret Legebidezko Dekretuaren 138 artikuluarekin adostasunean, lanen baimenean ez da onartuko kokapenak, masak, altuerak, ormek eta zarraketek edo beste osagarriak jartzeak ikuspegia mugatu, paisaiaren edertasuna apurtu edo berarena den perspektiba itxuraldatzea, baso-mozketak, kasuko zuzenbidezko ekintzapideekin batera, eraikitze eta zarratzearen beharrizanetara mugatu behar direla.

4. Gaitasundun teknikariak Plentzia-Mungia Eskualdeko Hiri Antolaketazko Plan Orokorrak eskatzen dituen baldintzak betetzen dituen sinatutako proiektuaren bidez, baimen honetako titularrak Udalaren aurrean udal-baimena eska dezan sei hilabetetako epea ezartzea, honetara ez izatearen kasuan, baimenaren iraungipen-prozedimenduari hasiera emanaz.

Aipatu epean zehar, HI-112/94-J01 espedientea, aztertua izan dadin guztion esku egongo da Bilboko Errekalde Zumarkaleko 30. zenbakiko 5. eta 6. solairuetan.

Bilbon, 1994.eko azaroaren 18an.-Hirigintzako foru diputatua, Pedro Hernández González